Azken hilabeteetan, eskualdeko hainbat eragileren parte-hartzearekin landu dute eredu berria, Debagoieneko erronkei "modu koordinatuan eta ikuspegi partekatu batetik" erantzuteko. Azaldu dutenez, ereduak pertsonak jartzen ditu erdigunean, eta erakundeen, eragile ekonomikoen, gizarte-eragileen eta herritarren arteko lankidetza sustatu nahi du, eskualdearen garapen eta eraldaketa ekosoziala bultzatzeko. Orain, diseinu fasetik ekintzara igaro da prozesua, eta horretarako adostutako tresnak eta mekanismoak martxan jartzen hasi dira. Hala, atzoko saioa gobernantza eredu berriaren abiapuntua izan zen.