Vasco-Navarro trenbideak Lizarra eta Bergara lotzen zituen, garapen ekonomiko eta soziala sustatuz. 1967an egin zuen azken bidaia. Gaur egun, Vasco-Navarro Bide Berdea osatzen du eta Debagoieneko industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera ematen du.
Ibilbidea ezagutzeko helburuarekin, bi bisita egingo dituzte asteburuan. Batetik, urriaren 24an, zapatua, Labegaraieta inguruak eta Vasco-Navarro bidea aztertuko dituzte. Bestalde, urriaren 25ean, domeka, Arrasate eta Vasco-Navarro bidea. Biak, 11:00etan hasita.
Parte hartzeko, izena eman beharko da, 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta edo infoturismo@debagoiena.eus helbidera idatzita.