Yune Nogueiras eta Kepa Errasti, Besarkada Sarietarako hautagai

Eneko Azurmendi Barrena

Yune Nogueiras eta Kepa Errasti.

Sari-banaketa ekitaldia datorren azaroaren 16an, astelehena, izango da, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Sari horien bidez, Euskal Aktoreen Batasunak euskal aktoreen lana aitortu eta nabarmentzen ditu, antzerki, fikzio-seriatu eta zineman egindako interpretazioak sarituz.

Yune Nogueirasek, Gaua filmean egindako lanagatik jaso du izendapena. "Haren interpretazioan bereziki nabarmentzen da keinuaren eta gorputz-adierazpenaren erabilera, hitzik gabe ere pertsonaiaren barne egoerak eta emozioak transmititzeko duen gaitasuna, filmari presentzia berezia gehituz", azaldu du Euskal Aktoreen Batasunak.
 
Gizonezkoen kategorian, Maspalomas filmak hiru izendapen bildu ditu, Jose Ramonn Soroiz, Kandido Uranga eta Kepa Errastiren eskutik. Hala, Errastik izendapen bikoitza lortu du aurtengo edizioan: Izan ere, antzerkian, Desobedienteak 18/98 lanagatik ere izendatu dute hautagai. "Bi formatuetan pertsonaiak sortzeko duen gaitasuna erakusten du", azpimarratu du elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak