400 parte-hartzaile inguru elkartuko dira XI. Mundukide lasterketan

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba

X. Mundukide lasterketan, talde bat helmugara iristen.

Egunean bertan eman ahal izango da izena, lasterketa aurretik, 09:00etan.

Mundukide Fundazioak XI. lasterketa solidarioa egingo du domeka honetan, urriak 18. Kirola eta elkartasuna uztartzen dituen ekitaldian, guztira 400 pertsona inguru elkartuko dira, Elkartasuna gara lelopean. Antolatzaileak "pozik" daude izen-ematearekin; Urri Urizar Mundukideko ordezkariak adierazi du herritarren "erantzuna bikaina" izan dela. 

Guztira 30 kooperatibak eta bailarako hainbat norbanakok eman dute izena

Guztira 30 kooperatibak eta bailarako hainbat norbanakok eman dute izena. Horien artean, aurten, lehen aldiz, Lana kooperatibako ordezkaritzapean Ondo Bizi kirol egokituko elkartekoak izango dira lasterketan. Bestalde, jakinarazi dute domekan bertan ere izena emateko aukera egongo dela lasterketan hasi aurretik, 09:00etan. 

09:30ean, 2004 eta 2016. urte bitartean jaiotako gaztetxoek hasiko dute lasterketa; 10:15ean, ibilketa nordikokoak eta oinezkoak abiatuko dira; eta, azkenik, 11:15ean, kooperatiben arteko lasterketaren txanda izango da. Tartean, zumba saioak egongo dira, berotzeko, 10:00etan eta 11:00etan. Lasterketak amaituta, 12:00etan sari banaketa izango da eta 12:30ean, zozketa. Taberna ere egongo da, pintxoekin eta edariekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak