Bi debagoiendar daude Senaturako EAJren hautagaien artean

Hasier Larrea

Euskadi Buru Batzarrek Espainiako hauteskundeetarako EAJren hautagaiak aurkeztu ditu, eta Gipuzkoako zerrendan, Senaturako izenen artean Elena Lete eta Iker Laka daude. Lete Bergarako alkate izan zen 2016tik 2019ra, eta Legebiltzarkidea da gaur egun. Laka talde jeltzaleko aholkularia da Legebiltzarrean, eta bozeramaile eta zinegotzia Elgetako Udalean.

EAJren senaturako zerrendan lehenengo dagoen Luke Uribe-Etxebarriaren ordezkoa da Lete; eta Laka, ostera, bigarren hautagaia den Maria Victoria Bittori Zabala Fernandezen ordezkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak