Irteera gidatua, Vasco-Navarro ezagutzen
Ezagutu Debagoienako bitxikeriak Vasco-Navarro trenbidearen bidez. Trenak Lizarra eta Bergara lotzen zituen, garapen ekonomiko eta soziala sustatuz. 1967an egin zuen azken bidaia. Gaur egun Vasco-Navarro Bide Berdea osatzen du eta Debagoieneko industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera ematen digu. Ekimen honen bidez, Debagoieneko Mankomunitateak gure historia eta turismo jasangarria zaintzeko konpromisoa azpimarratu nahi du.
Alde batetik, Vasco-Navarro bide berdearen historia ezagutzeko Ugutz Basaurik gidatuta, bi irteera egingo dira oinez.
- Urriak 24: Labegaraietara eta Vasco-Navarro, bisita gidatua (Bergara).
- Urriak 25: Arrasate eta Vasco-Navarro, bisita gidatua.
Irteera ordua 11:00etan da eta bi orduko iraupena izango du.
Informazio gehiago Debagoieneko Mankomunitatearen atarian.
GR 289 Hartzaren Urratsa irteera gidatua
Oinez egingo dute GR 289 Hartzaren Urratsa irteera gidatua: natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena.
Gainera, GR 289 Hartzaren Urratsa ibilbideak Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen ibilbidea ere bada, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu baita.
Oxel Arrietak gidatuta, modalitate honetan ere, ibilbidearen bi etapa egingo dira: Arrasate-Leintz Gatzaga eta Leintz Gatzaga-Araotz. Kasu honetan autobusa jarriko da irteera puntura joateko, informazioa izen ematearekin batera.
- Urriak 17: Arrasate-Leintz Gatzaga. 20,2 Km
- Urriak 18: Leintz Gatzaga-Araotz. 14,5 Km.
Irteera ordua 8:30ean.
Informazio gehiago jasotzeko eta erreserbak egiteko: infoturismo@debagoiena.eus edo 943 79 64 63.