Aurkezpen birako emanaldiak "bereziak" izango direla aitortu dute Errigorako kideek. Izan ere, Nafarroa erdi eta hegoaldeko kide bat egongo da saio bakoitzean eta, dokumentala ikusi ondoren, harekin solasalditxo bat ere egingo dute, Ager eremuko egoera hurbiletik ezagutu ahal izateko –Nafarroako hegoaldea eta inguruko lurrak izendatzeko erabiltzen den kontzeptu historikoa da Ager eremua–.
Debagoienean, bi saio egingo dituzte. Lehena Oñatin izango da, urriaren 28an, 19:00etan, kultur etxeko aretoan. Urriaren 29an, Antzuolan proiektatuko dute, Torresoroan, 19:00etan.