Atzo, zapatua, Araotz eta Oñati arteko etapa egin zuten bederatzi lagunek eta gaur, domeka, bost laguneko taldea osatu dute Oñati eta Bergara lotzen dituen etapa egiteko. Ibilaldi guztiak Oxel Arrieta Menditxik gidariaren eskutik egiten ari dira.
Bihar, astelehena, Bergara eta Arrasate lotzen dituen etapa egingo dute eta datorren astebururako utziko dituzte falta diren biak. Hau da, urriaren 17an, Arrasate eta Leintz Gatzaga arteko ibilaldia egingo dute eta urriaren 18an, azkenik, Leintz Gatzaga eta Araotz artekoa.
Irteera guztietan parte hartzeko, izena eman beharko da, eta bi bide daude horretarako: 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta edota infoturismo@debagoiena.eus helbidera idatzita.