Soraluce BKE lidergoa sendotzeko prest dago, Leizaranen aurka

Eki Letona Erretolatza

Gizonezkoen Gipuzkoako Lehen Mailan, Soraluce BKE da eskualdeko talde nabarmenena denboraldi hasiera honetan.

Soraluce BKEk ezin hobeto ekin dio denboraldiari. Hiru partidu jokatu eta hirurak irabazi ditu; sei punturekin, sailkapenaren lehen postuan dago. Labegaraietan Leizaran hartuko dute bihar, zapatua, 17:00etan. Aurreko jardunaldian 32-33 irabazi zuten, Hernanin.

Aloña eta Arrasate puntu bila

Onnera Group Aloña Mendik, berriz, etxetik kanpo jokatuko du asteburu honetan, Tolosaren aurka. Oñatiarrek garaipen bat eta porrot bat dituzte orain arte, eta zazpigarren postuan daude sailkapenean. Zapatuan 16:00etan izango dute hitzordua. Arrasate Eskubaloik puntu kopuru bera du, eta garaipenaren bila kantxaratuko da zapatuan, Egiaren aurka, etxetik kanpo. Oñatiarrek beste puntu dituzte.

Aloñak Euskal Ligari ekingo dio

Emakumezkoen Euskal Ligan, ULMA Aloña Mendik denboraldiko lehen jardunaldia jokatuko du asteburuan. Oñatiarrek zapatuan 19:00etan ekingo diote ligari, Elgoibarren. Gipuzkoako Emakumezkoen Lehen Mailan, berriz, Mondragon Lingua Bergarak hirugarren jardunaldia jokatuko du. Etxean jokatuko dute, bihar, Egiaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak