Udan atseden hartu duten hamaika koloretako saioak bueltan datoz Podcast Gelan. Ndank Ndank elkarteak Euskal Herriko pertsona arrazializatuak gonbidatzen dituen Beste Ahotsak podcastak hirugarren denboraldia hasiko du laster. Iker Letamendiaren eta Koldo Zubiaren txirrindularitzaren bueltako Sasiordeka podcastak gaur izango du itzulera; Finisher taldeko prestatzaile eta Danena ziklismo eskolako arduraduna Ander Altunarekin izan dira. Podcast gelan errotutako Hamabostean behin etenik gabe dabil, hilean bi atal argitaratzen; eta, euskara ardatz, AEK eta AEDren Txingoka podcasta ere bueltan izango dugu. Azkenik, Euskal panorama artistikoa berbagai duen Peryferyka podcastaren denboraldi berria ere laster hasiko da, Zihara Etxeberriaren eskutik.
Podcast berriak ere badatoz; esaterako, Ekinez jaialdiko antolakuntzaren eskutik datorren Eginez podcasta.
'Matx' podcastak hiru saio
Tokiko kirolaren matx.eus sare sozialak eta Basque Team fundazioak lankidetzan egindako Matx Podcast elkarrizketa saioaren bigarren denboraldiko azken hiru saioak emitituko dira abendura bitartean. Horietako bat jada ikusgai dago matx.eus eta goiena.eus atarietan; John Cabang euskal-filipinar atleta olinpikoarekin izan da Aratz Losada aurkezlea. Hurrengo gonbidatuak Laboral Kutxako Usoa Ostolaza txirrindularia eta Ampo Ordizia taldeko Egoitz Garcia izango dira. Podcast guztiak goiena. eus-en ikusi ahalko dira.