Irteera gidatua bizikletaz, Gymkana Turistiko Digitalarekin jolasean: Ezagutu Debagoienako bitxikeriak Vasco-Navarro trenbidearen bidez. Trenak Lizarra eta Bergara lotzen zituen, garapen ekonomiko eta soziala sustatuz. 1967an egin zuen azken bidaia. Gaur egun Vasco-Navarro Bide Berdea osatzen du eta Debagoieneko industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera ematen digu. Ekimen honen bidez, Debagoieneko Mankomunitateak gure historia eta turismo jasangarria zaintzeko konpromisoa azpimarratu nahi du.
Irteerak bizikletaz zein oinez
Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Turistiko Digitala sortu da. Oraingoan, Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 2 irteera egingo dira eta oinez beste bi.
- Urriak 3: Eskoriatzako tren geltokitik-Arrasateko tren geltokira. 8 Km (abiapuntua: Eskoriatzako tren geltoki zaharra). Vasco-Navarroko zati bat (bizikletaz).
- Urriak 4: Antzuolako kaxetatik-Osintxuraino. 14 Km (abiapuntua: Antzuolako Kaxetan). Vascongados trenbidetik (bizikletaz).
- Urriak 24: Bisita gidatua Labegaraietara eta Vasco-Navarro (Bergara) (oinez).
- Urriak 25: Bisita gidatua Arrasate eta Vasco-Navarro (oinez).
Irteera ordua 11:00etan da eta 2 orduko iraupena izango du.
Informazio gehiago Debagoieneko Mankomunitatearen Turismodebagoiena.eus atarian.
GR 289 ibilbidea
GR 289 Hartzaren Urratsa irteera gidatua oinez: Natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena. Gainera, GR 289 Hartzaren Urratsa ibilbidea Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen bidea ere bada, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu baita.

Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 5 etapa egingo dira: Araotz-Oñati, Oñati-Bergara, Bergara-Arrasate, Arrasate-Leintz Gatzaga eta Leintz Gatzaga-Araotz. Kasu honetan autobusa jarriko da irteera puntura joateko; informazioa izen-ematearekin batera.
- Urriak 10: Araotz-Oñati. 20,2 Km
- Urriak 11: Oñati-Bergara. 23 Km
- Urriak 12: Bergara-Arrasate. 19,2 Km
- Urriak 17: Arrasate-Leintz Gatzaga. 20,2 Km
- Urriak 18: Leintz Gatzaga-Araotz.14,5 Km
Irteera ordua 8:30ean.
Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: infoturismo@debagoiena.eus edo 943 79 64 63.
