Debagoieneko jeltzaleak, elkarrekin, Alderdi Egunean

Eneko Azurmendi Barrena

EAJk atzo, domeka, Forondan egin zuen Alderdi Eguna, berrogeita hamargarrenez, eta bailarako ordezkariak ere han izan ziren, urteroko ohiturari jarraituz.

Alderdi Eguna "elkartzeko, ideiak partekatzeko eta giro onean elkarrekin egoteko" baliatu zuten bailarako jeltzaleek, ohar bidez azaldu dutenez. "Eskualdeko herri ezberdinetatik bertaratutako lagunekin eguna partekatu genuen, komunitatea sendotuz eta etorkizuneko erronkei elkarrekin begiratuz".

Jai giroan ospatu zutela nabarmendu dute. "Alderdi Egunak beste behin erakutsi zuen belaunaldi eta herri ezberdinetako jeltzaleak batzen dituen komunitate bizi baten indarra. Debagoienetik ere, ilusioz eta elkarlanerako gogoz parte hartu zuten egun berezi honetan", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak