Ezin izan dute txapela jantzi Etxegaraik eta Bergarak

Hasier Larrea

Udako Master Laboral Kutxa txapelketako finala jokatu dute gaur Sopelan Maddalen Etxegaraik eta Arrate Bergarak, Amaia Aldai eta Itxaso Erasunen kontra. Pronostikoetan ez ziren faborito debagoiendarrak, eta partiduan ez dute sorpresa emateko aukerarik izan. 22-10 gailendu dira gorriak.  

Lehiaketa hasierako zortzi bikoteetan onena zein izan den erabakitzeko partidua jokatu dute gaur leporaino bete den Sopelako pilotalekuan. Lau pilotarien artean distira egin duena Amaia Aldai dimarra izan da. Erasokor ekin dio norgehiagokari. Aurreko koadroetan Etxegaraik eutsi egin dio hasieran, baina partidua aurrera joan ahala aldeak gora egin du pixkanaka. Bergarak ere gogotik egin du lan atzean, eta bikotea markagailua zertxobait txukuntzera iritsi da bukaeran. Hala ere, nagusitasun osoz irabazi dute txapela Aldaik eta Erasunek. 

Azpitxapeldun izatearekin konformatu behar izan dute oñatiarrak eta bergararrak. Azken horrek iaz ere lortu zuen finalera iristea Olatz Arrizabalagarekin bikotea osatuta, baina esku hutsik geratu zen Leire Ibarrola eta Enara Gaminderekin indarrak neurtu ostean. Tamalez, ezin izan du aurten arantza atera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak