Topaketan parte hartzeko, izena eman beharko da, galdetegi bat beteta. Herritar guztiei zuzendutako topaketa da. "13 urtetik gorakoek ikusle gisa parte hartu dezakete. 6 eta 12 urte arteko seme-alabak badituzu, ludotekan geratu ahal izango dira topaketan zehar, izena emanda. 6 urtetik beherakoek, heldu baten laguntza izan beharko dute ludotekan", azaldu dute Altxa Buruako kideek.
Azkenik, garraioari lotutako hainbat gomendio eman dituzte:
- Euskotren (Unibertsitatea - Eibar geralekua).
- Autobusa (Donostia, Gasteiz, Bilbo, Debabarrena, Debagoiena, Durangaldea).
- Aparkalekuak: bertan, errepideko sarreraren eskuin aldean aparkaleku handia (aldapa igo gabe) + Lidl hipermerkatuan (parean, errepideaz bestaldean, gaineko terrazan aparkaleku ireki handia. Eskatu dute behean ez aparkatzeko; hau da: hipermerkatuaren solairu berean dagoen espazioan, erosketak egitera doazenak lekua izan dezaten).