22. Udako Argazkien Lehiaketako irabazleak aukeratuta

Itziar Larrañaga Sarasola

Lau argazki irabazleak.

David Martin de la Nava aretxabaletarra, Maider Iglesias arrasatearra, Jorge Murgiondo bergararra eta Haritz Diaz de Gereñu eskoriatzarra izan dira 2026ko Goienaren Argazkien Lehiaketako lau irabazleak. 

Lehiaketako epaimahaiak hiru argazki aukeratu ditu; eta herritarrek Publikoaren Saria banatu dute beraien botoekin. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

306 argazki jaso dira aurtengo edizioan, eta horien artean hiru aukeratu behar izan dituzte epaimahaiko kideek. Publikoaren Saria hautatzeko bestalde, 100 bototik gora jaso dira, eta irabazle garbi bat nabarmendu da. 

1. saria

David Martin de la Navak bidalitako argazkia, Orkatzategi, aukeratu du epaimahaiak 1. sariko irabazle moduan. Gure Ametsa jatetxearen eskutik, bi lagunendako otordua jasoko du sari moduan.


Orkatzategi. David Martin de la Nava (Aretxabaleta).

2. saria

Maider Iglesiasek Mykonosen ateratako Little Veniceko ilunabarra argazkia izan da epaimahaiak 2. sarirako hautatu duena. Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A17 eskuko telefonoa eskuratuko du.


Little Veniceko ilunabarra (Mykonos). Maider Iglesias (Arrasate)

3. saria

Jorge Murgiondo Gallastegik Umeen alaitasuna erakusten duen hondartzako argazkiarentzako izan da 3. saria. Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiak-en gastatzeko 75 euroko opari-txartela.


Umeen alaitasuna. Jorge Murgiondo Gallastegi (Bergara)

 

Publikoaren Saria

Haritz Diaz de Gereñuren Costa Brava argazkiak lortu ditu boto gehien. Eta hala, Bergarako Elikaeneari esker, bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra jasoko du.


Costa Brava. Haritz Diaz de Gereñu (Eskoriatza)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak