Lehenengo hiru sailkatuek, lehenengo bi beteranoek eta lehenengo emakumezkoak eta gazteak Gipuzkoako ehiza txapelketarako txartela eskuratu zuten; urriaren 4an izango da, hori ere Zanbranan.
Ehiza txapelketa lehiatu zen Zanbranako (Araba) El Castillo ehitza-barrutian joan den zapatuan, irailaren 19an, eta 31 parte-hartzaile elkartu ziren nor baino nor gehiago. Irabazlea izan zen Legazpiko Kattagorri elkarteko Iban Laskurain; bigarren postua eskuratu zuen Bergarako Ariznoa Oilagorra elkarteko Iban Igartuak; eta hirugarrena izan zen Aretxabaletako Urki Herrasti, Leintz-Arrasate elkartekoa.
Lehenengo hiru sailkatuek, lehenengo bi beteranoek eta lehenengo emakumezkoak eta gazteak Gipuzkoako ehiza txapelketarako txartela eskuratu zuten; urriaren 4an izango da, hori ere Zanbranan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.