Emakumezkoetan, esaterako, bihar hasiko du liga Bergarak. Hitzordu berezia dute, euren historian Euskal Ligan jokatuko duten lehenengoa. Iaz Euskal Ligako talde indartsuenetako izan zen Erandioko Betiko Neskak taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak, 19:15ean, etxetik kanpo.
Beste guztiak ere, martxan
Gipuzkoako Ohorezko Mailan dabilen Debagoiena Bailarak ere bihar jokatuko du ligako lehenengoa. Etxean dute hitzordua, Ibarran, Oriokoren aurka, 15:30ean. Gizonezkoen Ohorezko Mailan dabiltzan Bergarak eta Mondrak derbia bana berdinduta hasi zuten denboraldia. Bergarak Agorrosinen jokatuko du, Oiartzunen aurka, 16:30ean. Ordu berean, Mondrak Elgoibarren jokatuko du. Aloña Mendik, maila berreskuratu ostean, ez zuen debut gozoa izan. Baina Azkoagainen lehen garaipena lortzen saiatuko dira iaz maila galdu zuen Zarautzen aurka, 16:30ean. Hirugarren RFEF Mailan dabilen UDAk, berriz, bi jardunaldi daramatza dagoeneko. Bat irabazi eta besta berdindu ostean, etxetik kanpo Durangoren aurka dute hurrengoa, 18:15ean. Azkenik, Gorengo Mailan, Antzuolak ere debuta izango du bihar, Azpeitian, 11:30ean.