Eman zure botoa 22. Udako Argazkien Lehiaketan

Goiena

22. Udako Argazkien Lehiaketan parte hartu duten hainbat argazki.

300 argazkitik gora jaso dira Goienaren 22. Udako Argazkien Lehiaketan; eskerrik asko parte hartzaile guztiei! Epaimahaiko kideak hasi dira guztiak ikusten, ez da erraza izango saridunak aukeratzea. Eta, urteroko moduan, publikoak ere bere gustukoena aukeratuko du. Eman zure botoa irailaren 23ra arte. 

Lau sari banatuko dira lehiaketan parte hartu dutenen artean. Epaimahaiak horietatik hiru nori eman aukeratuko du, eta laugarrena herritarrek hautatuko dute beren botoarekin, irailaren 18tik 23ra bitartean. Pertsona bakoitzeko boto bakarra hartuko da kontuan. Irabazleen izenak irailaren 25ean emango dira jakitera Goiena.eus-en eta Goiena Aldizkarian.

Lehiaketan, zehazki, 306 argazkik hartu dute parte, eta guztiak hobeto ikusteko, hiru galeriatan banatu ditugu. Hemen ikus ditzakezu hirurak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak