Aretxabaleta, Arrasate, Bergara eta Oñatitik autobus bana irtengo da. Arrasaten eta Aretxabaletan herriko tabernan eman daiteke izena, eta Bergaran, Etxagin. Oñatiko autobusa beteta dago, baina beste hiru herrietako tabernetan oraindik badago izena emateko aukera. "Oñatiko norbaitek izena eman nahi badu, gainontzeko herrietan egin dezake", azaldu dute Ernaiko kideek.
"Euskal Herri osoko milaka gazte elkartuko gara Donostian, eskuinari eta oldarraldi erreakzionarioaren aurre egiteko", esan du Debagoieneko Ernaik. Manifestazioa 13:30ean hasiko da, Bulebarretik.