Beste urte batez Legazpin ospatu dute Gipuzkoako Artzain Eguna. Ugariak izan dira egunean zehar antolatu dituzten ekintzak: Gipuzkoako Artzain Gaztaren 42. Lehiaketa, azoka, sagardo dastaketa, Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa... Guzti hauen artean aipamen berezia merezi duenetako bat Gipuzkoako Euskal Artzain txakur Txapelketa da. Txapelketa ospatzen den 57. aldia izan da, eta bi debagoiendar izan dira bertan parte hartzen: Jesus Mari Plazaola arrasatearra eta Jose Mari Bengoa oñatiarra.
Txapela Ataunera
Zazpi parte-hartzaile izan dira osotara txapelketan, eta azkenean, Aitor Tato ataundarrak, Fidel txakurrarekin batera, eraman du txapela etxera. Debagoiendarrek ez dute lortu onenen artean kokatzea. Izan ere, 123 puntu eskuratuta, bosgarren postua eskuratu du Plazaolak, Bat txakurrarekin batera. 118 puntu eskuratuta, postu bat beherago gelditu da Bengoa, Argi txakurrarekin.
Sailkapena
- Aitor Tato eta Argi (331 puntu)
- Aitor Tato eta Sua (176 puntu)
- Jabier Zubiaurre eta Lista (160 puntu)
- Mikel Kalderon eta Sua (130 puntu)
- Jesus Mari Plazaola eta Bat (123 puntu)
- Jose Mari Bengoa eta Argi (118 puntu)
- Jose Martin Tolosa eta Buru (84 puntu)