Debagoieneko langabezia-tasa %8an mantendu da abuztuan

Koldo Zubia Salas 2026ko irailaren 3a

Arrasateko lorezainak, Iturbide egoitzan, lanean.

Eskualdeko langabezia-tasak %8an kokatu da abuztuan, eta uztailean baino hiru langabe gutxiagorekin. Gipuzkoako Lan Behategiak emandako datuen arabera, 2.385 langabe zeuden uztailean, eta, abuztuan, 2.382 erregistratu dira.

Hiru hilabetez jarraian langabezia-tasa %8tik behera kokatu ostean, uztaileko gorakadarekin muga hori gainditu zuen langabeziak. Alabaina, abuztuan langabeziak antzera jarraitu du Debagoienean, urte hasieran baino erregistro hobeekin –%8.19an zegoen langabezia-tasa urtarrilean–. Herriz herri aztertuta, Antzuolan langabe kopurua mantendu egin da; Aretxabaletan, bost gutxiago daude; Arrasaten, hogeita lau gutxiago; Bergaran, hamar gehiago; Elgetan, bat gutxiago; Eskoriatzan bost gehiago, eta Oñatin hamahiru gehiago.

Leintz Gatzagan eta Aramaion bost pertsona baino gutxiago daude langabezian, baina ez dute adierazi zenbatekoa den kopuru zehatza.

Herria Uztaileko langabe kopurua Abuztuko langabe kopurua Uztaileko langabezia tasa Abuztuko langabezia tasa
Antzuola 64 64

%5,91

%5,91
Aretxabaleta 201 196 %5,85 %5,70
Arrasate 1.095 1.071 %10,97 %10,73
Bergara 503 513 %7,06 %7,21
Elgeta 23 22 %4,28 %4,09
Eskoriatza 185 190 %8,86 %9,10
Oñati 312 325 %5,74 %5,98
Leintz Gatzaga <5 <5    
Aramaio <5 <5    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak