Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du datorren denboraldian

Oier Zumarraga Aranburu

Argazkia: RCD Espanyol

Athleticetik Espanyol taldera utzita iritsiko da atzelari arrasatearra.

Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du 2026-2027 denboraldia. Athletic eta Bartzelonako taldea akordio batera iritsi dira, 30 urteko atzelari arrasatearra utzita iristeko. 

Arrasatearrak, beraz, laugarren taldea izango du Espainiako Lehen Mailan. Arrasateko hegaleko atzelaria (30 urte) Realeko harrobiko mutila da, sei denboraldi egin zituen lehenengo taldean –2017-18 denboralditik 2022-23ra– eta ondoren Alavesen egin zuen urtebete. Handik Athleticera joan zen, doan, eta bi denboraldi egin zituen Ernesto Valverderen aginduetara –64 partidu jokatuta–. Lehenengoan, Champions Leagueko sailkapenaren eta Europa Leagueko finalerdiaren lorpenetan 30 partida jokatu zituen. Hasi berri den denboraldian, berriz, bazirudien arrasatearrak ez zuela Edin Terzić entrenatzailearekin askorik jokatu behar, eta Bartzelona aldean segiko du bere futbol ibilbideaz, gutxienez, urtebetez.

UDAko harrobian hazitako jokalariak 194 partida jokatu ditu dagoeneko Lehen Mailan. Athleticekin 2028ra arteko kontratua du, baina denboraldi honetan minutu bila arituko da Espanyolen, eskuin hegaleko atzelari postuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak