Peio Uribetxebarriak eta Oihan Uribarren Fane-k konposatu dute abestia eta ekoizle lanak, Uribetxebarriarekin batera, Chick Juarezek egin ditu. Grabaketaz Denso arduratu da eta masteringaz, Javi Calahorra. Azaleko argazkia, azkenik, Xabi Zuazabeitiak landu du.
Hain zuzen, azaleko argazkian agertzen diren emakume guztiak debagoiendarrak dira, bat izan ezik. Goitik hasita lehena da, hain zuzen, debagoiendarra ez den bakarra, Elgetako borroketan hildako Miliziana Clara Moran gallartarra. Bigarrena Maria Areitio arrasatearra da; hurrengoa, Isabel Biritxinaga elgetarra. Behean, aldiz, lehena Francisca Lamarain elgetarra; bigarrena Florencia Olazagoitia arrasatearra; hirugarrena Emeteri Aranburuzabala eskoriatzarra (Maringoa); eta, azkena, Francisca Ojanguren angiozartarra.