Bizi Hadi taldeko hainbat ordezkari Kantabrian izan dira

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko abuztuaren 30a

Atzo, zapatua, "kirol egokituari ikusgarritasuna ematen eta hari balioa ematen" egon ziren Kantabrian Bizi Hadi kirol taldeko Agotz Iturbe, Aitor Oleaga eta Raul Mendiaraz, laguntzaileekin batera.

Taldeko kideek azaldu dute "egun oso berezia" izan zela Agotz Iturberentzat. "Duela 4 urte istripua izan zuenetik, izugarrizko lana eginez, lehen aldiz kirol proba batean parte hartu zuen. Esperientzia berria eta oso aberasgarria izan zen harentzat, laguntzaileentzat, eta baita ikusle askorentzat ere", nabarmendu dute.

Agotz Iturbe, 'hanbike'-ean, atzo.

Bizi Hadi "geroago eta ezagunagoa" egiten ari dela gaineratu dute eta horrek zerbait esan nahi duela. "Uste dugu kirolak balio asko dituela eguneroko bizitzan balio dizkigutenak, eta horien artean, talde-lana ezinbestekoa dela"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak