San Bartolome egunez jaiak ospatu dituzte Angiozarko Zabaleta auzoan. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta ugariak izan dira bertaratu diren auzotarrak. Bola-jokoa izan ohi da Zabaletako jaietako bereizgarri handietako bat, eta hainbat auzotarrek hartu dute bolatokia, jokatzeko asmoz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.