Abuztuaren 24an, astelehena, ospatzen dira Sanbartolomeak, eta Angiozarko Zabaletamendin ere ez dute hutsik egingo. Urteroko gisan egun osoko egitaraua antolatu dute bertako auzotarrek, hainbat ekintzarekin.
Bola-jokoa izaten da jaietako ekintza aipagarrietako bat, eta aurten ere ez du hutsik egingo. Irabazleak txapela, 100 euro eta urdaiazpikoa eramango ditu. Hurrengo postuek ere izango dute saria: Bigarrenak 70 euro eta gazta, hirugarrenak 50 euro, laugarrenak 30 euro eta bosgarrenak berriz, ustekabeko saria.
Abuztuak 24, astelehena:
- 12:00: Meza San Bartolomeko ermitan.
- 13:00: Luntxa, Zabaletako pagopean.
- 14:30: auzo bazkaria, Estalpean
- 17:00: Erromeria Arkaitz Allur eta Miren Errastirekin
- 19:00: Bola-jokoa Bolatokian
- 21:00: Jana eta edana, borondate truke