Atzo arratsaldeko ekaitzak gogor astindu zuen Debagoiena. Arazoak sortu zituen ia leku guztietan. Oñatiko Santa Marina auzoan zuhaitz baten adarrak bota zituen, eta suhiltzaileak joan ziren, adarra moztu eta egoera konpontzera.
Arrasateko Gesalibar auzoan txingorra egin zuen, eta Aramioko hainbat auzotan kalteak eragin zituen: Azkoagako ortuetan triskantza handia eragin zuen, eta Zalgon sagar mordoa bota zituen lurrera. Era berean, Gesalibar eta Aramaio artean pinu bat erori zen errepidera eta tarte batean itxita egon zen, autoendako.
Euskalmetek jasotzen dituen datuen arabera, Oñatiko estazioan 7,3 litro metro koadroko jaso zen atzo arratsaldean.