Debagoienak duen bataz bestekoa langabezia tasaren gainetik daude Arrasate (1.095 langabe, %10,97ko tasarekin) eta Eskoriatza (185 langabe eta %8,86ko tasa). Bi herri horietan gora egin du langabe kopuruak, ekainarekin alderatuta: Arrasaten zazpi gehiago eta Eskoriatzan zortzi.
Aldiz, jaitsiera nabarmena Bergaran eman da. Ekainean 518 langabe zeuden eta Lanbideren azken datuen arabera, uztail bukaeran, 503. Hala, %7,06koa da Bergarako langabezia tasa. Gainerako herrietan horrela daude datuak: Antzuolan 64 langabe eta %5,91ko tasa, Aretxabaletan 201 eta %5,85eko tasa, Elgetan 23 eta %4,28; Oñatin 312 eta %5,74, eta Leintz Gatzagan eta Aramaion bosna langabe.
Lurraldekako datuak
Datu orokorrei dagokionez 134.433 langabe zenbatu zituzten uztail bukaeran. Lurraldeen arabera ez da salbuespenik izan, guztietan egin du gora langabeziak. Bizkaian izan da igoerarik handiena, 832 langabe gehiago erregistratu baitituzte han. Gipuzkoan 266 gehiago, eta Araban ere gora egin du kopuruak; 280 langabe gehiago daude, hain justu.