Gipuzkoako Ohorezko Erregional mailak 34 jardunaldi izango ditu 2026-27 denboraldian, eta lehenengoan bailarako taldeen arteko derbia izango da: Mondrak eta Bergarak, Mojategin jokatuko dute, irailaren 13an. Aloñak Anaitasunaren kontra jokatuz hasiko du txapelketa.
Aloñaren igoerarekin, sei derbi jokatuko dituzte hurrengo denboraldian: Mondra-Bergara irailaren 13an, Aloña-Bergara urriaren 11n, Aloña-Mondra abenduaren 20an, Bergara-Mondra urtarrilaren 24an, Bergara-Aloña otsailaren 21ean, eta Mondra-Aloña maiatzaren 9an.
Ohorezko Erregional Mailako lehen itzulia urtarrilaren 17an bukatuko da, eta liga txapelketa maiatzaren 23an.
Hirugarren Mailakoa
Hirugarren RFEF Maila irailaren 9an hasiko da eta 34 jardunaldi izango ditu. Aretxabaletak etxetik kanpo hasiko du txapelketa: Fanderia futbol zelaian, Touringen kontra. Gainera, etxeko lehen partiduan Beasainen bisita jasoko du. Irailaren 13an izango da hori.