Euskalmetek alerta laranja ezarri du martitzenerako, uztailaren 28rako, Kantauri isurialdeko barnealdean (Debagoiena) muturreko tenperatura altuak espero direlako. 12:00etatik 20:00etara 38 gradu inguruko tenperatura maximoak aurreikusten dira.
Eguaztenean, uztailaren 29an, beroak bere horretan jarraituko du, baina kasu horretan abisu horia izango da indarrean Kantauri barnealdean. Euskalmeten arabera, tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izango dira, eta tenperatura altu iraunkorraren abisua ere aktibatuko dute egun osoan.
Muturreko beroaren ondorioz, arreta berezia jartzea gomendatu dute, batez ere adinekoekin, umeekin, kirolariekin eta eguzkipean lan egiten duten pertsonekin.
Hona hemen Euskalmeten aurreikuspena datozen egunetarako:

- 1. zona: kostaldea.
- 2. zona: Kantauri barnealdea.
- 3. zona: Iragate-aldea.
- 4. zona: Ebro ondoko-eskualdea.
Baso-sute arriskua
Bestalde, eguaztenerako baso-sute arriskuagatik abisu horia ere ezarri dute, bereziki Araban, tenperatura altuen ondorioz.