Abisu laranja ezarriko dute bihar Debagoienean, tenperatuera altuengatik

Oier Zumarraga Aranburu 2026ko uztailaren 27a

Beroaldia artxiboko irudian.

Euskalmetek muturreko beroagatik alerta aktibatu du martitzenerako, eta eguaztenean ere abisu horiak indarrean jarraituko du tenperatura altu iraunkorrengatik.

Euskalmetek abisu laranja ezarri du martitzenerako, uztailaren 28rako, Kantauri isurialdeko barnealdean (Debagoiena) muturreko tenperatura altuak espero direlako. 12:00etatik 20:00etara 38 gradu inguruko tenperatura maximoak aurreikusten dira.

Eguaztenean, uztailaren 29an, beroak bere horretan jarraituko du, baina kasu horretan abisu horia izango da indarrean Kantauri barnealdean. Euskalmeten arabera, tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izango dira, eta tenperatura altu iraunkorraren abisua ere aktibatuko dute egun osoan. 

Muturreko beroaren ondorioz, arreta berezia jartzea gomendatu dute, batez ere adinekoekin, umeekin, kirolariekin eta eguzkipean lan egiten duten pertsonekin.

Baso-sute arriskua

Bestalde, eguaztenerako baso-sute arriskuagatik abisu horia ere ezarri dute, bereziki Araban, tenperatura altuen ondorioz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak