Ekaitz Apraiz eta Bianca Maldonado onenen artean Bergarako xake txapelketan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 25a

Hemezortzi urte azpikoen xake txapelketa jokatu dute Bergaran eta aretxabaletarra eta bergararra, biak hirugarren postuan sailkatu dira. Julen Larrañaga oñatiarrak bosgarren postua lortu du.

Bergarako xake eskolak antolatuta, hemezortzi urtetik beherako gazteen xake txapelketa jokatu zuten egubakoitzean; hamar minutuko partidak, suitzar erara. Azken sailkapenean, Ekaitz Apraiz aretxabaletarra –mutiletan eta orokorrean– eta Bianca Maldonado bergararra –nesken kategorian– hirugarren postuan sailkatu dira, 5,5 eta 3,5 puntu lortuta. Julen Larragañaga oñatiarra, berriz, bosgarren, bost punturekin. Lehen bergararrak, Hodei Iturrospe eta Ekain Sanchez izan dira, biek puntu kopuru bera lortuta, 4,5. Durangokoa eta Azkoitikoa ziren lehen bi sailkatuak. Zarauzko, Legazpiko eta Madrileko parte-hartzaileak ere egon dira.

Bergarako Bolu auzoan ospatzen ari diren Santa Ana jaien barruan egin dute xake txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak