Maila guztiak eskaintzen dituzte Debagoieneko Udal euskaltegiek, eta izena eman ahala osatzen dira taldeak. Irailaren 1ean hasita egongo da zabalik matrikula epea, eta urrian hasiko dituzte eskolak. Ordutegi eskaintza zabala dute, gainera.
Aurten, gainera, 120 euroko euskara bonua izango dute, behin ordainduta hainbat urtez euskara doan ikasteko aukera eman dezakeena.
Izena emateko bideak
Euskaltegietara joanda eman daiteke izena edo honako bideak erabilita:
Arrasateko Udal euskaltegia (Nafarroa etorbidea, 2):
- Telefonoa: 943 79 70 77.
- Whatsap: 688 78 09 31.
- Helbide elektronikoa: euskaltegi@arrasate.eus.
Bergarako Udal euskaltegia (Barrenkale, 33):
- Telefonoa: 943 76 44 53.
- Helbide elektronikoa: euskaltegia@bergara.eus.
Bedita Larrakoetxea Udal euskaltegia (Eltzia eraikina, Larraña auzoa, 16):
- Telefonoa: 943 78 24 96.
- Helbide elektronikoa: euskaltegia@onati.eus.
Leintz Udal euskaltegia:
- Aretxabaleta: Nafarroa, 2.
- Eskoriatza: Intxaurtxueta, 9.
- Telefonoa: 943 79 21 68.
- Whatsapp: 635 75 24 77.
- Helbide elektronikoa: idazkaritza@udaleuskaltegia.eus.
