Madrileko autobus sarea desfibriladoreekin hornituko du Bexen Cardiok

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 15a

Proiektuaren aurkezpenean (Argazkia: Mondragon Korporazioa).

Mondragoneko Bexen Cardio kooperatibak, 2.200 desfibriladorekin hornituko du Madril hiriko autobus sarea, kardiobabesbeko. Bexen Cardiok Madrilgo EMT-rekin egindako proiektua da. Instalatze-lanak urrian amaituko dituzte.

Bexen Cardio arduratuko da EMTren Madrilgo autobus-flota osorako 2.200 desfibriladoreak hornitu, instalatu eta mantentzeaz. Instalatze-lanak datorren uztailean hasi dituzte eta urrian amaituko dituzte. Une horretatik aurrera, udal-autobus guztiek desfibriladore bana izango dute barruan.

Autobusek Reanibex 100 desfibriladorea izango dute. Osasun-arloko prestakuntzarik ez duten pertsonek bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean erabiltzeko diseinatutako gailua da. Ekipoak erabiltzailea urratsez urrats gidatzen du jarraibideen bidez, eta automatikoki aktibatzen du 112rako abisua, erantzun azkarra eta koordinatua erraztuz. Cibeles jauregian egin dute aurkezpena, Jose Luis Martínez-Almeida Madrilgo alkatea buru izan duen ekitaldian. 

Kontratua joan den martxoan esleitu zitzaion Bexen Cardiori. 2.897.040 euroko zenbatekoa du, BEZik gabe, eta ekipoen hornidura, instalazioa, mantentzea eta gorabeheren kudeaketa barne hartzen ditu bost urtez, renting eredu baten bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak