'Goiena 0km gida' egiteko pertsona baten bila gabiltza

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko uztailaren 15a

Goienan pertsonak, negozioak eta komunitatea konektatzen ditugu. Orain, Goiena 0km gida egiten hasiko gara, Debagoieneko merkataritzari eta zerbitzuei ikusgarritasuna emateko.

Zer egingo duzu?

  • Debagoieneko negozioak bisitatu eta haien beharrak ezagutu.
  • Goiena 0km gida aurkeztu eta parte hartzeko aukerak eskaini.
  • Konfiantzazko harremanak sortu eta bezeroei jarraipena egin.
  • Taldearekin elkarlanean Goiena 0km gida

Zer aurkituko duzu Goienan?

  • Gertuko eta konfiantzazko lan-giroa.
  • Autonomia eta erantzukizuna.
  • Euskara ardatz, Debagoienean benetako eragina izango duen proiektu baten parte izatea.

Bila ari garen pertsonaren ezaugarriak

Harremanak sortzen dakien, pertsonekin lan egitea gustuko duen eta taldeko lanean ondo moldatzen den norbait. Ekimena duena, autonomiaz lan egiten duena eta euskaraz naturaltasunez komunikatzen dena. Gidabaimena duena.

Eskaintzen dizugu

  • Lanaldi osoa.
  • Irailetik otsailera bitarteko kontratua.
  • Debagoienean lan egiteko aukera.
  • Hasieratik lagunduko dizun talde bat.

 

Bidali curriculuma, uztailaren 21 baino lehen:
pertsonala@goiena.eus / www.goiena.com/lan-eskaintzak

Zure lanak tokiko merkataritza indartzen lagunduko du. Zatoz Goienaren parte izatera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak