Sari ederrak ditugu prest:
- 1. saria: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria.
- 2. saria: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, eskuko telefonoa: Samsung Galaxy A17.
- 3. saria: Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiak-en gastatzeko 75 euroko opari-txartela.
- Azkenik, Publikoaren saria ere izango dugu, Bergarako Elikaenearen eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.
Parte hartzea oso erraza da. Sartu Goiena.eus-eko 22. Udako Argazkien kanalean eta bidali zure argazkiak formularioaren bidez!
Eta gogoan izan, irailaren 14a dela argazkiak aurkezteko azkeneko eguna.