Oinarriak 2026

Goiena 2026ko uztailaren 13a

Hona hemen 22. Udako Argazkien Goiena Lehiaketako oinarriak.

  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. 

  • Argazkiarekin batera, inprimaki bidez adierazi beharko dira:

    • Egilearen izen-abizenak.

    • Debagoieneko zein herritakoa den edo zeinetan bizi den.

    • Harremanetarako telefonoa.

    • Posta elektronikoa.

    • Jaiotza-data.

    • Argazki bakoitzerako izen bat edo kokalekua.

  • Argazkiak eta datu GUZTIAK Goiena.eus-eko formulario bidez bidali behar dira.

  • Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 17tik irailaren 14ra arte (biak barne).

  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.

  • Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.

  • 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

  • Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok (sare sozialak salbu).

  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.

  • Argazkiek originalak izan beharko dute.

  • Udako argazkiak izango dira.

  • Lau sari egongo dira eta honela erabakiko dira:

    • Hiru sari nagusiak Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu. Horretarako, argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan. 

    • Irailaren 18tik irailaren 23ra Publikoaren Saria aukeratzeko epea zabalduko da. Lehiaketan parte hartu duten argazki guztien artean aukeratuko da Publikoaren Saria, bozketa bidez.

  • Irabazleak nortzuk diren irailaren 25ean emango da aditzera, Goiena aldizkarian eta Goiena.eus-en.

  • Saria jasotzeko irabazleei eskatuko zaie argazki bat ateratzea Goienan, eta hala erabakiko balitz, irudi batzuk grabatzea saria jasotzean. 

  • Argazkiak Goienaren hainbat euskarritan argitara daitezke: Goiena.eus atarian, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, telebistan eta sare sozialetan.

  • Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.

  • Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.

 

Lege oharra

Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, lehiaketa honetako parte hartzaileek emandako datu pertsonalak Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako 22. Udako Argazki Lehiaketa fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren jabea Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. da eta datu hauek ez zaizkie hirugarren pertsonei helaraziko.  Era berean, lehiaketa horretan parte hartzeak baimena ematen dio Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.-ri bidalitako argazkia edo argazkiak eta parte hartzailearen izen-abizenak ere Goienaren hainbat euskarritan argitaratzeko –Goienaren webgunean, Goiena eta Puntua aldizkarietan, Goiena telebistan eta, hala badagokio, Goienak profila daukan sare sozialetan– eta parte hartzailearekin Goienaren eskaintzen berri emanez harremanetan jartzeko.  

Goienaren 22. Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeak xede horretarako baimena ematea dakar. Horrez gain, lehiaketako parte hartzaile orok eskubidea dauka bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko. Hori egiteko, gutun bat bidali beharko da, sinatuta, helbide honetara: Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. Otalora Lizentziaduna 31, 20.500 Arrasate (Gipuzkoa); edo bestela, posta elektroniko bat bidali beharko da datuenbabesa@goiena.eus helbidera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak