Goienak promozio berezia jarri zuen martxan, "jende gehiagorengana iristeko, Goiena proiektua indartzeko eta Debagoieneko herritarrek Goienakide izatearen abantailak aprobetxatzeko helburuarekin", eta kanpaina hori uztailaren 27an bukatuko da. Hala, egun hori baino lehen Goienakide egiten direnek %50eko deskontua izango dute urteko kuotan.
Eskaintza hori kidetza mota guztietarako dago eskuragarri, eta urteko prezioak hauek dira dira promozio-epean: Kidetza Digitala, 18,5 euro –lehen 37 euro–; Kidetza Pertsonala, 33,5 euro –lehen 67 euro–; eta Etxekoak Kidetza, 52,5 euro –lehen 105 euro–. Kidetzei buruzko informazio guztia Kideen Txokoan dago.
Askotariko abantailak
Goienakide izateak askotariko abantailak dituela adierazi du Lara Garciak, Goienako marketing eta publizitate teknikariak, tokiko kazetaritza babestearekin batera: "Kide eginda, Goiena proiektua bultzatzen eta euskararen normalizazioa sustatzen duzu". Era berean, gaurkotasuna eskura izateko erreminta da, haren esanetan. "Puntua eta Goiena aldizkariak paperean edota e-paperean jasotzeko aukera edukiko duzu".
Azkenik, abantaila esklusiboak eskuratzeko ere balio du. "Zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu: kultura, tokiko produktuak, teknologia eta abar. Halaber, inguruko komertzioetan deskontuak jaso ahal izango dituzu", nabarmendu du. "Gainera, kuotaren %30 bueltan jasoko duzu errenta aitorpena egiterakoan".
Formulario bat bete behar da
Kide egiteko aukera Goiena.eus webgunean dago. "Bete formularioa zure datuekin eta aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den kidetza. Aukeratzen duzun kidetza aukeratzen duzula, deskargatu Goiena aplikazioa, abantailak aprobetxatu ahal izateko".