Beroa zegoen iragarrita zapaturako eta bero egin zuen. Baita Debagoienean ere. Euskalmetek Gipuzkoan dituen estazioek erregistratutako datuen artean, Arrasatekoak markatu zituen gradu gehien: 39 gradu 14:00etan. Bailarako beste estazioen datuak ere 36 gradutik gorakoak izan ziren: Elorregin 37,2 grado 13:10ean, Urkulun 37 14:40an eta Oñatin 36,7 gradu 14:00etan. Tenperatura maximo txikiena Santa Klara irlan erregistratu zen, 26 gradu 19:40ian.
Euskalmeten gaurko iragarpena ere bero egingo duela da. Arratsaldetik aurrera, baina, ezegonkortasuna areagotu egingo dela iragarri du eta zaparrada trumoitsuak bota ditzakeela ohartarazi du, batez ere mendebaldean.