Txapelketa azken fasera iristen dabil, eta asteburuan jokatuko dituzte partidu erabakigarriak. Lehenago, bihar, Azkoagainek, Mojategik, Ipintzak eta Eztalak zenbait futbol partidu hartuko dituzte, goizean eta arratsaldean.
Nazioarteko txapelketa honetan aurten 911 taldek eman dute izena. Debagoienari dagokionez, Mondra da talde gehien aurkeztu dituena (sei guztira). Aloña Mendiko presidente Javi Azpiazuk adierazi du Aloña Mendik talde bakarra daukala, alebin mailan. "Gaur –eguena– iluntzean partidua dute, gainera, Irunen. Baina bihar oraindik ez dakigu ze talde izango ditugun Azkoagainen, gaurko partiduen arabera erabakiko dugu hori". Eta bada Bergarako beste talde bat ere, 15 urtez azpikoen kategorian. Horrekin batera, posible da beste talde batzuen izenean ibarreko jokalari gazteak ere txapelketan egotea.
Bihar, egubakoitza, Debagoieneko ordutegiak:
- 11:00etan hasita, goiz eta arratsalde, Azkoagainen, Oñatin.
- 10:00etan hasita, goizez, Estalan, Antzuolan.
- 15:00etan hasita, arratsaldez, Ipintzan, Bergaran.
- 10:00etan hasita, goizez, Mojategin, Arrasaten.