Hiru hilabetez jarraian langabezia-tasak %8tik behera jarraitzen du, azken hilabetean gorakada txiki bat izan den arren. Herriz herri aztertuta, Antzuolan hiru langabe gehiago daude aurreko hilabetean baino; Aretxabaletan, hamaika gehiago; Arrasaten, zortzi gutxiago; Bergaran, hamabi gehiago; Elgetan, bat gehiago; eta Eskoriatzan zein Oñatin, lau gutxiago.
Leintz Gatzagan eta Aramaion bost pertsona baino gutxiago daude langabezian, baina ez dute adierazi zenbatekoa den kopuru zehatza. Maiatzean ere egoera berbera zen.
| Herria | Maiatzeko langabe kopurua | Ekaineko langabe kopurua | Maiatzeko langabezia tasa | Ekaineko langabezia tasa |
| Antzuola | 55 | 58 |
%5,08 |
%5,36 |
| Aretxabaleta | 192 | 203 | %5,59 | %5,91 |
| Arrasate | 1.096 | 1.088 | %10,98 | %10,90 |
| Bergara | 506 | 518 | %7,11 | %7,28 |
| Elgeta | 21 | 22 | %3,90 | %4,09 |
| Eskoriatza | 181 | 177 | %8,66 | %8,47 |
| Oñati | 315 | 311 | %5,80 | %5,73 |
| Leintz Gatzaga | <5 | <5 | ||
| Aramaio | <5 | <5 |