Atzo, domeka, Debagoieneko estazioetan neurtutako tenperaturarik altuenak honako hauek izan ziren: Urkulun (Aretxabaleta), 34,3 gradu; Elorregin (Bergara), 33,5; Arrasaten, 33,4; Oñatin, 33; eta Ariolan (Elgeta), 30,5.
Martitzenean behera
Martitzenerako abisu horia ezarri dute zertxobait behera egingo dutelako tenperaturek: kostaldean 26 gradu ingurukoak izango dira eta 33 graduren bueltakoak Kantauri barnealdean. Iragaite zonaldean (Araban), ostera, alerta laranja egongo da indarrean, 37 graduko tenperaturengatik.