Oier Inda eta Bingen Errasti Euskal Selekzioarekin ariko dira Portugalen

Eneko Azurmendi Barrena

Asteburuan Sangalhosen (Portugal) jokatuko duten 20 urtez azpikoen Nazioarteko Saskibaloi Txapelketan bi debagoiendar ariko dira: Oier Inda oñatiarra eta Bingen Errasti arrasatearra.

Gaurtik domekara bitartean, 20 urtez azpikoen Nazioarteko Saskibaloi Txapelketa jokatuko dute Sangalhosen eta bi debagoiendar ariko dira Euskal Selekzioarekin: Oier Inda eta Bingen Errasti.

Portugal, Hungaria eta Txekiar Errepublika izango dituzte aurkari. Portugalen aurkako partidua gaur, egubakoitza, izango da, 18:00etan; Hungariaren aurkakoa bihar, zapatua, 15:30ean; eta Txekiar Errepublikaren kontrakoa, azkenik, domekan, 15:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak