Suradesak Antzuola eta Elgetan ematen duen zerbitzuaren ordutegia aldatuko du uztailean

Olaia Milikua 2026ko uztailaren 1a

Suradesaren Oñatiko bulegoa. (Argazkia: Goiena).

Suradesak, Antzuolan eta Elgetan hiri-birgaitzearen sustapena, Etxebiden izena emateko tramiteak eta Bizigune programari lotutako kudeaketak eskaintzen dituen erakundeak, ordutegi berria ezarriko du uztailetik aurrera.

Ordutegi berriaren arabera, Antzuolako zerbitzua martitzenetan eskainiko da, 08:00etatik 09:00etara; Elgetakoa, berriz, eguaztenetan izango da, ordutegi berean, 08:00etatik 09:00etara.

Suradesak herritarrei gogorarazi die ordutegi aldaketa kontuan hartzeko hemendik aurrera kudeaketa eta kontsultak egiteko.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitzeko, herritarrak udaletxearekin jar daitezke harremanetan edo Suradesaren ohiko bideetatik (943 79 33 89 edo suradesa@suradesa.eus) astelehenetik egubakoitzera 07:30etik 14:00etara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak