Espainiako txapelketara joango da Euskal Selekzioa asteburuan, eta deialdian bost debagoiendar daude: Asier Azkarate (Arrasate), Aitor Ajuria (Leintz Gatzaga), Unax Agirre (Elgeta), Alazne Lozano (Elgeta) eta Arnaitz Kortajarena (Oñati).
Asier Azkarate eta Aitor Ajuria maila absolutuan lehiatuko dira bihar, zapatua (15:00), eta Unax Agirre, Alazne Lozano eta Arnaitz Kortajarena 18 urtez azpikoen kategorian (10:00). Hala, nagusien lasterketak 29 kilometro ditu, 2.200-2.300 metro inguruko desnibel positiboarekin, eta L'Abeduriu inguruko basoetatik igaroko dira, antzinako meatze-eremuetatik eta ibilbide tekniko oso zorrotzetatik.
18 urtez azpiko kategorian, berriz, lasterkariek ia 15 kilometro egingo dituzte, 950 metrotako desnibelarekin. Lasterketa streamingez eskainiko dute, hemen.