Arrasaten jaiotako Amaia Aranzabal Balzategi margolariaren akuarelak daude ikusgai aste honetan kultura etxean zabaldu duten erakusketan. Tamaina ezberdinetako margoak dira eta irudi edo paisaia ezberdinak agertzen dira margotuta. Adibidez: San Anton, Santa Marina eta Iturritxoko iturriak, unibertsitateko edo parrokiako detaileak, Dolomitak, emakumeak, Txingudiko padurak edo Naranco de Bulnes neguan.
Erakusketa kultura etxeko beheko solairuan, erakusketa gelan, dago ikusgai uztailaren 3ra arte; 18:00etatik 20:00etara, astelehenetik egubakoitzera.