'Txapeldun eztutuen' zerrendan daude bailarako hainbat enpresa

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 18a

Oñatiko Autlan enpresa.

Nazioartean liderrak izan arren jendearendako oso ezagunak ez diren enpresei esaten zaie 'txapeldun ezkutuak'. Orkestra Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoko 53 enpresa sartu ditu zerrenda horretan.

Lehiakortasunerako euskal institutuak, Orkestrak, ikusgarritasun publiko urria duten baina nazioartean oso presentzia zabala duten, lehiakorrak diren eta jatorrizko inguruarekin lotura estua duten enpresen zerrenda eguneratu du. Euskal Autonomia Erkidegoko 53 enpresa identifikatu ditu, eta bailarakoak era badira tartean, esaterako: Autland, Copreci, Fagor Arrasate, Soraluze, Danobat, Fagor Automation eta Goizper.

Deustu Fundazioko Orkestra Institutuak egindako txostenean jasotzen du 53 enpresetatik 43 –% 81–, euskal hiriburuetatik kanpo daudela; 21 konpainiak 10 eta 50 milioi euro artean fakturatzen dituzte, eta 16k 50 eta 200 milioi artean; enpresen %90ek merkataritza jarduera du Europar Batasunean, % 82,5ek, Ipar Amerikan; eta % 72,5ek, Asian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak