Hizkuntza gutxituen berreskurapenean eta hezkuntza eredu berritzaileen transmisioan lanean dihardu Arizmendi Ikastolak, Garabide erakundearekin batera. Mexikoko Mixe herrian ari dira lan horretan; alegia, "Ikastola eredua ezagutarazten". "Helburua da herrialde bakoitzak, bere errealitatetik abiatuta, bere pertsona-eredu propioa garatzea, euskalduna, kooperatiboa, konpetentea eta eraldatzailea den Euskal Herriko Ikastolen eredua oinarri hartuta", gehitu dute.
Abuztuan proiektu pilotua
Iñaki Gonzalez ibili da bi erakundeen arteko lankidetza bideratzen, eta egindako lana emankorra izan da. Izan ere, azken hilabeteetan egindako formakuntza saioen ostean, proiektu pilotu bat abiaraziko dute abuztuan. "Ekimen honen helburua Mixe Ikastolak sortzeko haztegi bat sustatzea izango da, gure Ikastolen eredua euren errealitatera egokituz eta praktika erreal bat abiatuz", jakinarazi dute.