Komunitate osoa batu da Almenen 60. urteurrena ospatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 13a

60 urte hauetan zehar bakoitzak izan dituen bizipenak elkarri kontatzen eta lagunekin partekatzen pasa dute denbora gehiena Almeneko parte izan eta gaur urteurrena ospatzeko elkartu direnak. Batzuendako sorpresa izan da ikastetxea aldatuta ikustea.

Almeneko egungo zein lehengo familiak, ikasleak, langilek zein irakasleak elkartu dira gaur Almen gunean bertan ikastetxearen 60. urteurrena ospatzeko.  Jende asko eta horrekin batera aurpegi asko eta izen ugari, baina gehienek ezagutu dute elkar. Eraikina bera, baina, aldatuta dagoela ikustea sorpresa izan da batzuendako; euren garaian zeuden ikasleen eta irakasleen gelen tokian kristalezko bulegoak eta gela handiak ikusi dituzte-eta.

Goizean zehar hainbatek bisitatu du eraikina. Txosnan lanean edo materiala eta txartelak saltzen ibili dira beste hainbat, krosean ikasle ohi askok hartu dute parte eta bizikletako igoeran ere bizkor ibili dira gaztetxoak, adibidez. Dena dela, kuadrillan gozatu dute gehienek goizeko elkartzea. 13:00ak aldera ekitaldi bateratua egin dute, bertsoek eta musikak lagunduta. Elkartu, Oroitu, Eskertu eta Gozatu lelopean bildu dira 1966tik gaur egun arte Almenetik igaro diren ikasle, familia eta langileak eta eta hitzon garrantzia azaldu dute eguerdiko ekitaldi horretan. Bazkari erraldoia zuten antolatuta osterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak