Bi kamioik istripua izan dute Kanpanzarren

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 11

Bi kamioik talka egin dute 10:00ak bueltan Kanpanzarren, Elorrion, eta ondorioz, errepidea erabat itxi dute hasieran. Une honetan, ostera, txandakako zirkulazioa ezarri dute. Kamioi gidarietako bat ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek. (Informazioa: Anboto.org)

Istripua izan duen kamioietako bat Kanpanzar igotzen zihoan, eta bestea, jaisten. Euretako batek ibilgailuaren kontrola galdu du. Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, kamioi gidari bat harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileak bertaratu dira ateratzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak